Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gabon giroa sustatzeko helburuarekin, Zarauzko Udalak Erakuslehio Lehiaketa antolatu du, Turismo Bulegoaren bitartez eta Murkil dendarien elkarteak lagunduta. Herriko merkatariei dago zuzenduta eta salgai dauden artikuluen erakusketa erakargarria egin beharko dute horiek. Epaimahaiak aurkezpena bera eta apainketaren originaltasuna izango du kontuan irabazlea izendatzekoan. Parte hartu nahi dutenek abenduaren 9a baino lehen eman beharko dute izena. Horretarako Turismo Bulegora deitu beharko da, 943-830990 telefono zenbakira.
Erakuslehioek abenduaren 10etik urtarrilaren 6ra bitartean egon beharko dute apainduta. Irabazleak garaikurra eta 600 euro jasoko ditu, eta Murkil elkarteak 300 euroko saria ere banatuko du. Horrez gain, epaimahaiak aipamen bereziak egin ahalko ditu. Berdinketa gertatuz gero, saria irabazleen artean banatuko dute.