http://youtu.be/nj_bi9IAF3w
100 urte bete dira aste honetan Inazio Eizmendi
Basarri bertsolaria jaio zela, eta hainbat ekitaldi ari dira egiten herrian. Gaur, esaterako, Euskaltzaindiak omendu du. 10:00etan osoko bilkura egin dute, eta 12:00etan udaletxean ekitaldi berezia egin dute. Besteak beste, Joxe Mari Iriondok haren bizitzako mugarriak gogoratu ditu eta Xabier Euzkitzek bertsoak bota. Ekitaldiaren amaieran Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkateak oroigarriak eta lore sortak eman dizkiete Basarriren senitartekoei.
Gaur gauean, berriz,
Basarritik Azken Portura ekitaldia egingo dute Aritzbatalde kiroldegian. 22:00etan izango da.