Grumal enpresaren lantegia Landetan.
Fagor Etxetresnak kooperatibak atzo hartzekodunen konkurtsorako eskaera egin zuen Grumalentzat. Grumaleko langileak gaur eguerdian Arrasatera, Mondragonen egoitzaren aurrera, joan dira elkarretaratzea egitera. Grumal enpresak sukaldeko altzariak ekoizten ditu eta 148 langile ditu. Fagorrek 2005ean erosi zuen Azpeitiko enpresa.