Aiako eta Orioko baserritarrei bilera baterako deialdia egin diete Orioko Nekazarien Batzarrak eta Urkomek. Bilera datorren abenduaren 4an izango da, asteazkenarekin, 17:30ean, Orioko Kultur Etxean.
Bileran baserritarrentzat jasangarria izango den inguruko baserritarren azoka dinamika egokia martxan jartzeko nahia azalduko dute. Bileraren helburua baserritarren beharrei entzutea eta horiei ahalik eta irtenbide egokiena ematen saiatzea izango da. Baita azoken gaineko hausnarketa egitea ere.