Bejondeiala, Manu

Baleike 2013ko azaroaren 29a

Manu 76 urterekin gure artetik joan zaigula eta, Bertso Eskolaren izenean lerro labur hauetan aipatuko dugu berak Zumaian egin digun ekarpena. Ikastolaren, Egurko kooperatibaren eta Bertso eskolaren sortzaile taldekoa izan genuen. Hiru erakunde esanguratsu gure herriaren norabidean. Baina gizon ekintzaile honen alde bat bakarrari helduko diogu hemen, bertso kontuetara joko dugu batez ere. Gutunak: Euskararen Aholku Batzordea / Zumaiako Gazte Mugimendua BIDEOA: Beti arte, Manu Urrestilla eta Nuarbe aldean gazte-gaztetatik bertsozaletua, bete-betean murgildu zen 1980 urte inguruan Ikastola giroan sortutako bertsolaritza txertatze lanetan. Ordurarte behin ere egin gabeko kultur egintza berria genuen: umeei bertsoak irakatsi, txapelketara eraman, Santa eskeko koru talderako makilak inguratu, jaialdiak prestatu, eta beste mila zerbitzutarako beti prest Manu, ilusioz gainezka. Zer gustura joan ohi zen, hartu bere autoan neska-mutiko bertsolari taldetxoa, bere bi seme gazteenak tartean, haiek Lizarran, Basaurin edo beste herri askotan kanta zezaten. Bertso idazle gisa, aspaldi hasi zen Loiola irratiko bertsopaper sariketetan parte hartzen, eta gerora bizitza osoan jarraitu du gutxi asko zaletasun honetan. Herrian hileta bat gertatu zela, halakoren urtebetetzea, bestearen ezteiak, estropadak, eta era honetako beste mila herri zerbitzu egin ditu, jendeak eskatu ahala bere bertso edo koplak idatziz. Zumaiako zenbait gaztek ohitura izan dute, baten urtebetetzean edo ezkontzan Manuk bertso [...]

Manu 76 urterekin gure artetik joan zaigula eta, Bertso Eskolaren izenean lerro labur hauetan aipatuko dugu berak Zumaian egin digun ekarpena. Ikastolaren, Egurko kooperatibaren eta Bertso eskolaren sortzaile taldekoa izan genuen. Hiru erakunde esanguratsu gure herriaren norabidean. Baina gizon ekintzaile honen alde bat bakarrari helduko diogu hemen, bertso kontuetara joko dugu batez ere.

Gutunak: Euskararen Aholku Batzordea / Zumaiako Gazte Mugimendua
BIDEOA
: Beti arte, Manu

Urrestilla eta Nuarbe aldean gazte-gaztetatik bertsozaletua, bete-betean murgildu zen 1980 urte inguruan Ikastola giroan sortutako bertsolaritza txertatze lanetan. Ordurarte behin ere egin gabeko kultur egintza berria genuen: umeei bertsoak irakatsi, txapelketara eraman, Santa eskeko koru talderako makilak inguratu, jaialdiak prestatu, eta beste mila zerbitzutarako beti prest Manu, ilusioz gainezka. Zer gustura joan ohi zen, hartu bere autoan neska-mutiko bertsolari taldetxoa, bere bi seme gazteenak tartean, haiek Lizarran, Basaurin edo beste herri askotan kanta zezaten.

Bertso idazle gisa, aspaldi hasi zen Loiola irratiko bertsopaper sariketetan parte hartzen, eta gerora bizitza osoan jarraitu du gutxi asko zaletasun honetan. Herrian hileta bat gertatu zela, halakoren urtebetetzea, bestearen ezteiak, estropadak, eta era honetako beste mila herri zerbitzu egin ditu, jendeak eskatu ahala bere bertso edo koplak idatziz. Zumaiako zenbait gaztek ohitura izan dute, baten urtebetetzean edo ezkontzan Manuk bertso idatzia egurrean zizelkatu eta elkarri oparitzekoa. Eskulangintzako artisautza izan baitu gure lagunak beste zaletasun handia.

Baina dudarik gabe, Santa eskea zuen urte osoko bere ekintza gogokoena; lagun koadrila dotore jantzita, bertsolaria eta soinujole edo dultzaineroa lagun, Askizu aldetik hasi eta baserriz baserri Zumaia gehiena pasatuko zuten umore ederrean usadio zaharrak berrituz. Gauza txikiak dira, jakina, baina horrelakoxe kultur pauso koxkorrei esker behe-behetik egindako ahalengitxoei esker etorri da gure herri hau gaur egunera bizirik: Eta ez al da eskertzekoa? Ez al da gero benetako herrigintza?

Sufrimendu ugari egokitu zaio azken urteotan, gaixotasun maltzurrarekin batera bere emazte Belenena gehitu zitzaiolako, baina inguruko lagun ugarirentzat eredu izan dugu haren jarrera eta bizinahi indartsua.

Eskerrik asko eman diguanagatik eta bejondeiala, Manu.

Joanito Dorronsorok, Bertso eskolaren izenean

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide