Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako finalak jokatuko dituzte asteburuan. Zehazki, Zarautzen gomazko paletako probak jokatuko dituzte igandean, lehenbiziko (Altzatarrako Txonperena eta Gastesi Real Sociedadeko Rodriguez eta Almandozen aurka) eta bigarren mailakoak (Usurbil 1-eko Errasti eta Esnaola, Altzatarrako Elejalde eta Ladisen kontra). Kiroldegian izango da, 20:00etan.