Irteera kulturala antolatu du Zarauzko Iñurritza elkarteak Tuterara

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 28a

Tuterara joango dira Iñurritza elkarteko erretiratu eta pentsiodunak datorren abenduaren 12an. Irteera kulturala izango da, eta katedrala, Foruen Plaza, judutegia eta Alde Zaharrean zehar bisita gidatua egingo dute. Ribotas jatetxean egingo dute bazkaria, 14:30ean. 08:00etan irtengo dira parte-hartzaileak elkartetik; bertan kafea eta galletak eskainiko dizkiete. Bidaiak 25 euro kostako du. Interesa dutenek gaur, bihar eta abenduaren 3an, 4ean eta 5ean eman dezakete izena, 17:00etatik 19:00etara. Ordainketa izena ematerakoan egin beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide