'Capitan Phillips' filmeko irudi bat.
Modeloren Lagunak taldeak antolatuta,
Capitan Phillips filma eskainiko dute Modelo aretoan lau egunetan. Larunbatean eta igandean bi saio izango dira, 19:00etan eta 22:00etan. Astelehenean eta asteartean, berriz, bakarra, 21:00etan. Asteartean, Ikuslearen Eguna izaki, sarrera merkeagoa izango da; lau euro—beste egunetan bost euro ordaindu behar izaten dira— kostako du. Igandeetan, gainera, eskaintza berezia izango da: sarrera erosi eta lau euro gehiago ordainduz gero, otarteko zein edaria eskuratu ahalko dira herriko hainbat tabernatan.