Bidezko Merkataritzaren denda zabalduko dute astelehenean Azkoitian

Ane Olaizola 2013ko azaroaren 28a

Azkoitiko Gazte Pastoraltzak Bidezko Merkataritzaren denda zabalduko du beste urte batez; gabonen bueltan ireki ohi dute denda Torre Zuri erakustokian, baina aurten data aurreratu egin dute, eta abenduaren 2an, hurrengo astelehenean, zabalduko dituzte ateak. Abenduaren 14ra arte egongo da irekita Bidezko Merkataritzaren denda, azken urteetako helburu berdinari eutsiz; herrialde pobreetako garapena ahalbidetzea du xede egitasmoak, eta horretarako han ekoitzitako elikagaiak, dekoraziorako objektuak eta bestelako hainbat material salduko dituzte, bitartekorik gabe. Aste egunetan 10:30eatik 12:30eara eta 17:30eatik 19:30eara bitartean egongo da zabalik denda. Abenduaren 6an, 7an, 13an eta 14an, berriz, goizez bakarrik irekiko dute, eta igandetan itxita egongo da. Bidezko merkataritza lagundu nahi duenak beste modu batera ere egin dezake, Laboral Kutxako 3035-0017-11-0170065687 kontuan ekarpen ekonomikoa eginda.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide