Autobusa antolatu dute Orion BEC-era joateko

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 27a

Abenduaren 15ean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da Barakaldoko BEC-en eta oriotar asko bertsozaleak direnez autobusa antolatu dute; finaleko egunean 09:00ak inguruan aterako da autobusa Oriotik. Autobuserako txartelak salgai izango dira 13 euroren truke Loretxu tabernan eta Lore burdindegian azaroaren 29ra arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide