Hilaren 3an eta 4ean janari bilketa egingo dute Zarautzen, Argiled dendan (Araba kalea, 27). Denda horrek eta Mary Kay edertasun kontsultore independenteen taldeak babestuta, oinarrizko elikagaiak bilduko dituzte egun osoan zehar, gero Gipuzkoako Elikagai Bankuari emateko. Informazio gehiagorako. Antolatzaileek jakinarazi dute, Gipuzkoan bertan krisiak gogor astindu dituela hainbat eta hainbat familia eta horiei egoera arintzeko antolatu dutela. Itxulapikoak ere jarriko dituzte, herritarrek diruz lagundu nahi badute.
Informazio zabalagoa eskuratzeko bisitatu webgune hau: http://www.hoyinvitoyo.org
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide