Jorge del Cid eta Nerea Odriozola Lurreko I. Openeko txapeldun

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2013ko azaroaren 27a

Joan den zapatuan jokatu zen Errioxako, Nafarroako eta Euskadiko automobilismo federazioek antolatzen duten Lurreko Openeko azken proba, Baños de Rioja eta Villalobar herrietan. Proba hasterako Javier Izagirre zen sailkapeneko buru. Xabier Jareño zen bigarrena, lehenengoa baino bi puntu gutxiagorekin, eta Jorge del Cid eta Nerea Odriozola ziren hirugarren postuan, aurrena baino bost puntu guxtiagorekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide