Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://www.youtube.com/watch?v=-LCbtV0J5Rg
http://www.youtube.com/watch?v=5Xcki5vyLS8
Atzo arratsaldean aurkeztu zuten Imanol Urbietaren omenezko Bakarrik eta libre diskoa, Zarauzko Modelo aretoan. Bertan izan ziren Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Antolaketa diputatu Iñaki Errazkin, Zarauzko Udal Gobernuko kideak eta diskoan parte hartu duten hainbat eta hainbat musikari, Urbietaren senitarteko zein lagunez gain. Guztiek egin zioten omenaldi goxoa musikariari. Gari Berasaluze Kultura zinegotziak eta Mikel Kazalis musikariak azaldu zituzten proiektuaren nondik norakoak, eta Pettik zuzenekoa eskaini zuen. Errazkin eta Zarauzko alkate Juan Luis Illarramendik lore sorta eman zioten Urbietari ekitaldi amaieran.