Ane Arenasek eta Erika Olaizolak emango dute ikastaroa (M.O./Uztarria)
Azpeitiko gaztetxekoek antzerkiko tailerra prestatu dute. Aurreko astean antzerki tailerraren bi saioen egunak adosteko bilera egin zuten gaztetxean bertan. Egunak eta ordutegia zehaztu dituzte eta honakoak dira: abenduaren 14an eta 28an, biak larunbata. 10:00etatik 14:00etara bitartean izango dira eskolak, eta Ane Arenas eta Erika Olaizola azpeitiar aktore gazteek eskainiko dituzte saioak. Nahi duten herritar guztiek hartu dezakete parte ikastaroan eta horretarako interesa dutenek Gaztetxera jo dezakete. Ikastaroa doan izango da.