Mikel Mrkez eta Eñaut Elorrieta gaur Modelon (A.M./Hitza)
Mikel Laboaren abesti ezagunari ohore eginez,
Baga, biga, higa izeneko egitasmo dibulgatibo-musikatua ekarri dute gaur Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta abeslariek Modelo aretora. Bikotea herriz herri ari da, euskal musikagintzaren transmisioa sustatu nahian. Euskararen Eguneko jardueren harira, Zarauzko ikastetxeetako batxilergo eta LH mailetako ikasleen artean euskal musikagintzaren historia eta erreferenteak ezagutzera eman, eta zaletasuna sustatu nahi izan dute. Saio bukaeran Elorrietak entzuleei adierazi dienez, arrazoi nagusi bategatik: «Gaur egun musika erreferente asko kanpokoak dira, eta gazte askok ez dakite nor den Mikel Laboa».
Atzera begira jartzea ariketa sanoa izaten da, gauzak nondik datozen eta nora doazen jakiteko. Euskal musikaren azken 60 urteetako bilakaeraz aritu ziren, hamarkaz hamarkada, garai bakoitzaren «argazkia» eginez. Horretarako hamarkada bakoitzak musika transmititzeko izan dituen euskarriarekin lotu zuten: 60ko hamarkada aurretikoa ahoz ahokoarekin; 60ko hamarkada single-ekin edo iraupen laburreko biniloekin; 70eko hamarkada iraupen luzeko biniloekin; 80ko hamarkada kasetearekin; 90eko hamakada CDarekin; eta 2000tik aurrera mp3-arekin. «Zirkulua itxi egin da, eta hasieran bezala, musikak euskarria galdu du», azaldu zuen Markezek.
http://youtu.be/U7mjtStOXBI
Ikus-entzunezkoekin lagunduta, garai bakoitzaren testuinguru historikoaren berri eman zuten, eta horrekin lotuta, euskal musikaren hamarkada bakoitzeko egoera eta errealitatea. Joan den mende hasierako
Pello Joxepe abestiaren grabazio batetik hasi eta honaino, Mixel Labeguerie, Ez dok Amairu taldeko ikurrak —Mikel Laboa, Benito Lertxundi etaLourdes Iriondo, besteak beste—, Errobi eta Niko Etxart, RRV edo Euskal Rock Erradikala, Itoiz eta 90eko hamarkadatik aurrera izan diren estilo askotariko talde eta abeslarienganaino.
Hamarkada bakoitzaren errepasoa zuzeneko musikarekin biribiltzen zuen bikote musikariak.
Eperra herrikoia eta Labeguerieren
Gaztedi berria abestiekin ekin zioten. Jarraian, Benito Lertxundiren
Loretxoa-ren grabazio entzun ondoren, Mikel Laboaren
Txoria txori abestu zuten. 70eko hamarkadaren ikus-entzunezkoa Itoizen
Lau teilatu kantarekin bukatu zuten, eta ordurako publiko gaztea kantari zegoen. Hortik aurrerakoa gertuagokoa zitzaien, antza denez.
http://youtu.be/uPjA7zSQv2k
Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean jo bezain pronto, 80ko hamarkadan murgildu ziren. Punk eta rock taldeak izan zituzten hizpide, dela Kortatu, dela Hertzainak, dela Zarama. Batek baino gehigok
Aitormena joko zutela pentsatuko zukeen, baina ez. Garai hartan pop banda emankorra zan zuen Euskal Herriak, Itoiz taldea, eta hain
Lau teilatu-ren moldaketa egin zuten. Oraingoan bai, jendea kantari jarri zuten. Azken bi hamarkadak bere egin zituzten Markezek eta Elorrietak, musikari bezala plazara atera ziren sasoiak izan zituztelako. Markezek, jada bakarka,
Zure begiek ezaguna abestu zuen, 90eko atalean, eta Elorrietak, bere aldetik, Ken Zazpiren abesti bat, 2000tik aurrerako atalean.
Aitormena-rekin kale egin zutenek, berriz ere kale egin zuten azken abestiarekin ere. Ez zuen
Ilargia aukeratu egoerarako, baizik eta
Gernika.
Ordu eta erdiko saio trinko bezain atseginaren ondoren, euskal musikaren bilakaeraz eta historiaz asko ikasi izanaren sentipenarekin atera ziren ikasleak Modelo aretotik. Baita egun batez luxuzko bi musika irakasle izan zituztela ere.