Orioko gaztetxea berritu dute

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 26a

Pasa den larunbatean Orioko Gaztetxea ireki zuten hainbat hilabetetan konponketa lanak egiten aritu ondoren. Hasiera batean gazteen asmoa jaia arratsalde partean Pin-pon Txapelketarekin abiatzea zen, baina larunbatean Orioko hainbat eremutan argirik gabe izan zirenez, gauean kontzertuekin abiatu zuten berrirekitze jaia. Gaztetxeko kideek azaldu dutenez hilabete hautean txukuntze lanak egin dituzte eta tabernako barra jarri dute gazteek Etxeluzea Gaztetxean

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide