Iaz bezalaxe, aurten ere Azpeitiko Udalak herriko merkataritza gune edota dendetako erakusleiho txapelketa antolatu du. Lehiaketan parte hartu nahi duten merkatariek edo dendariek aurrez izena eman beharko dute, ezinbestean.
Izena emateko azkenengo eguna abenduaren 5a dute. Horretarako Azpeitiko Udalera deitu dezakete, 943-157068 telefono zenbakira edota mezu bat idatzi dezakete
kultura@azpeitia.net helbide elektronikora. Bestela, Azpeitiko Bertan Merkatari Elkartera deitu edota mezu bat bidali dezakete, Bertaneko telefonoa 943-025673 da eta helbide elektronikoa
bertan.azpeitia@gmail.com. Lehiaketan banatuko dituzten
sariak honakoak dira: lehen saria, 600 euro; bigarrena, 400 euro; eta, hirugarrena 200 euro.
Lehiaketan parte hartzeko izena eman duten dendetako erakusleihoak abenduaren 5etik 17ra bitartean ikusiko dituzte epaimahaiko kideek. Abenduaren 18an jakinaraziko dituzte lehiaketako irabazleak zeintzuk diren.
Eskaparatismo tailerrean 50 dendari
Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteak, Azkoitiko Herrixen Merkatari Elkarteak eta Merkatal Dinamizazio bulegoak antolatuta atzo esparatismo tailerra izan zen Azkoitiko Elkargunean. Antolatzaileen arabera, ikastaroak "oso harrena ona" izan du, Azkoitiko eta Azpeitiko 50 merkatarik hartu dutelako parte.
Azpeitiko Bertan eta Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteek antolatutako erakusleiho tailerra.