Imanol Urbietaren omenezko diskoa aurkeztuko dute gaur Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 26a

Mikel Kazalis (erdian) eta Eñaut Elorrieta (eskuinean) diskoa grabatzen. Hodei Esteban Imanol Urbieta zarauztarraren hamalau abesti jaso dituzte, besteak beste, Eñaut Elorrieta, Su Ta Gar, Mursego, Anari, Fermin Muguruza eta Joseba Irazokiren ahotsean, eta Bakarrik eta libre diskoa sortu, haren omenez. Pasa den ostiralean aurkeztu zuten Zarauzko Udaleko Kultura sailak, Elkar argitaletxeak eta Mikel Kazalisek, proiektuaz arduratu den musikariak, Donostian. Gaur Urbietaren jaioterrian egingo dute. Modelo aretoan izango da aurkezpena, 19:00etatik aurrera. Petti musikariak zuzenean joko du, besteak beste. Jakinarazi dutenez, Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia ere bertan izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide