Hondakinen inguruan herri batzarra deitu dute bihar Zestoan

Zestoako Hitza 2013ko azaroaren 26a

Zestoako ezker abertzaleak herri batzarra deitu du asteazken honetarako. Batzarrean gai bakarra landuko dutela aurreratu dute ezker abertzaleko kideek, hondakinen aferaren inguruan jardungo dute. Etzirako deitutako batzarra 19:00etan izango da, Kultur Etxean. Zestoarrak bilerara eta bertan parte hartzera deitu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide