Aiako bake epailea aurreko abuztuan aukeratu zuen Aiako Udalak. Epaileaz gainera, ordezkoa ere aukeratu zuten, Rita Portularrume.
Baina, arrazoi batzuk tarteko, bere kargua uztea erabaki du Portularrumek eta, ondorioz, ordezkoa hartu beharrean daude aiarrak.
Hori dela eta, Aiako Udalak deialdia luzatzen die herritar guztiei zuzenduta. Epailearen ordezkoa izateko 18 urte edo gehiago izan behar dira eta Aian erroldatuta egon behar da. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, Aiako Udal bulegoetara zuzendu beharko da abenduaren 5a baino lehen.