Emakume bati lapurreta egiten saiatu dira Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 25a

20:30ean izan da erasoa. Emakume bat Mitxelena kalean etxera sartzen ari zela, gazte batek poltsatik tira egin dio. Emakumeak ez du askatu, eta lurrean hainbat metro eraman du arrastaka. Oihuak zirela medio, auzokide batzuk laguntzera jaitsi dira, eta ertzainak ere gerturatu dira. Azkenean ez dio ezer ostu. Ertzainak inguruak miatzen ari dira, erasotzailearen bila. Emakumea osasun zentrora eraman dute, ertzainek "ongi" dagoela jakinarazi duten arren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide