Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
https://www.youtube.com/watch?v=xZpQpkXc_oI&feature=player_embedded
Bizkaiko Itsasoko zetazeoen berri ematen urte luzeak daramatza eta Europa mailako jakitunik handienetako bat da Gorka Ocio, eta Zarautzen izango da ostegunean, itsasoko altxor hauei buruz mintzatzeko.Hitzaldia Arkamurka Natur Elkartearen egoitzan izango da, arratsaldeko 20:15ean.
Arkamurka Natur Taldeko kideek adierazi dutenez, munduko ia itsaso guztietan barrena nabigatu izan da Ocio, lanean eta bestela, arrantzan zein arrantza-inspektore gisa, eta munduan diren itsas arrain, hegazti, ugaztun eta zernahi animalia ezagutzen ditu. Haien arabera, "sekulako eskarmentua" du, gainera, horien guztien berri ematen, hitzaldietan, irratsaioetan, aldizkarietan eta internet bidez.Urteak daramatza baita ere itsasorako irteerak antolatzen.
http://vimeo.com/79762964