Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bere 40.urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien artean, DYAk Zarauzko Lege Zaharra enparantzan Ate Irekien Jardunaldia egingo du igandean, abenduaren 1ean. Alde batetik, Ibilgailu berezien—anbulantziak, egokitutako ibilgailuak eta erreskateko unitateak, kasu— erakusketa bat egongo da. Bestetik, gazteek eskulan eta jolas jardueren tailerrean hartu ahalko dute parte. Era berean, minutu gutxitan bihotz-biriken susperketaren oinarriak ikasi ahal izango dira, ahoz ahokoa eta masaje kardiakoa egiten esaterako. Horrekin batera, DYAko boluntariotzari buruzko informazioa emango da. 13:00ean, jardunaldia amaitzeko, moto istripu baten simulazioa egingo dute.