Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urola Kostako Udal Elkarteak eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak Erraustegia: kedarretatik argira ekitaldia antolatu dute asteazken iluntzerako. Zarauzko Modelo aretoan izango da, 20:00etan. Ekitaldiari hasiera emateko Bukatu da jolasa ikus-entzunezko laburra eskainiko dute. Ikus-entzunezkoak ikuspuntu kritiko batetik heltzen dio hondakinen kudeaketari. Jarraian Ainhoa Intxaurrandietak, Kontsortzioko lehendakariak hartuko du hitza. Azken hilabetetan "hitzetik hortzera" izan diren gaiak jorratuko ditu, horiek modu xehean azalduz.
Ekitaldia euskaraz izango da, eta amaieran solasaldirako aukera ere izango da. Guztira ordu eta erdiko iraupena izango du, luze jota.