Azaroaren 28an Koldo Almandoz izango da Euskalduna Tabernan,
Kafe Torero kultur programazioa-ren baitan. Batetik, bere film labur esanguratsuenetako hiru—
Belarra (2003),
Ahate Pasa (2010) eta
Deus et Machina (2012)— ikusiko ditu. Bestetik,
ZINEBORROAK manifestua bere hurrengo proiektuaren berri emango du, eta baita horri lotuta dagoeneko eginda dituen hainbat ikus-entzunezko erakutsi ere.
Bukaeran, bere lanei eta zinema ulertzeko duen moduari buruz jardungo du, eta ikusleen iritziak jaso eta galderak erantzun.
Emanaldia ohi bezala, erabat debalde izango da, gaueko 21:30tan.
Zinegilea eta kazetaria, kultur eta sormen gaiak jorratzen dituen The Balde aldizkariko zuzendaria da Almandoz, eta hainbat komunikabidetan kolaboratu du (Euskadi Irratia, Egunkarian, Berria, El Pais, eta, gaur egun, Garan).
Zinemari dagokionez, zinemagile "sailkaezina" bihurtu da azken urteetan egindako filmei esker. Formatu laburreko lanen egilea, fikzioa eta esperimentazioa uztartu zalea, nazioarteko hainbat jaialditan hartu du parte, eta baita sari ugari eskuratu ere.