Hainbat ekimen antolatu du Malen Etxea eta Eraldatzen elkarteek, azaroaren 25aren harira

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 25a

Malen Etxea eta Eraldatzen elkarteek hainbat ekitaldi antolatu dute, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira. Gaur, hain zuzen, Elkartegintza indarkeria saihesteko tailerra antolatu du. Emakumeen aldeko Eraldatzen taldeak emango du, 17:00etatik 19:00etara, Brankan. Igandean, berriz, Emakume musulmanen lanerako eskubidea ikastaroa eskainiko dute leku berean, 16:30-18:30 bitartean. Nor Lah elkarteak gidatuko du saio hori.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide