Hipotekaren IRPHari buruzko hitzaldia emango du Kaleratzeak Stop plataformak

Karkara.eus 2013ko azaroaren 25a

Eskualdeko bilera izango da Zarautzen datorren azaroaren 28an

IRPH –hipoteka maileguen erreferentzia indizea– interesa delakoa, duela 7 urte maileguetan asko zabaldu zen interes mota izan zen. Herritar askok interes mota horrekin sinatu zuten beren hipoteka, Euribor indizearen baitan ibili beharrean.

Espainiako estatuan milioi eta erdi inguru hipoteka interes honen funtzioan ordaintzen ari dira, baina azaroaren 1ean baliogabetu egin zuten IRPH interesa. Orain, IRPHren interesaren ordez Euribor + %1 ordaintzea omen dagokie hipoteka desagertutako indizearen baitan dutenei –kasu batzuetan 200-300 euroko jaitsiera izan dezakete hipotekan–.

Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformak, ordea, bankuek IRPHaren funtzioan kobratzen jarraitzen duela salatu du, nahiz eta indizea azaroaren 1etik indargabetuta egon.

Hori dela eta, datorren azaroaren 28an, ostegunarekin, Zarauzko gaztelekuan, arratsaldeko 18:00etan hasita, informazio bilera bat antolatu du Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide