Giza kalea, larunbatean
(Jone Bergara/ Danbolin)
Ertxin eta besteak libre, epaiketa politikorik ez lemapean dozenaka lagun kalera atera ziren joan zen larunbatean; arratsaldean zehar danbolinean gaztainak erre zituzten, eta giza kalea egin zuten plazatik hasita.
Joan den hiletik Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen, egiten ari diren bi makroepaiketak salatzeko, eta auzipetuta daudenei elkartasuna eta babesa adierazteko egitasmoa izan zen larunbaterako Zestoako Libre dinamikak antolatu zuena. 35/02 sumarioan edo Herriko tabernen auzia-n dago Mikel Arregi Ertxin auzipetuta, beste 34 lagunekin batera. Horrez gain, 26/11 sumarioei dagokion auzian 36 gazte ari dira Madrilen.