Zumaiako Gazte Asanbladaren 8. urteurrena ospatu dute

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 23a

Gazte koadrila bat mozorrotuta Gaztetxearen aurrean Zumaiako Gazte Asanbladak zortzigarren urteurrena ospatu du gaur eta egun osoko egitaraua antolatu dute herria eta Gaztetxea koloreztatzeko. Hasiera batean goiz-eguerdi partean gazteen arteko olinpiadak egitekoak ziren, baina bazkal ondora atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Eguerdian jai giroan prestatu dute 70 lagun ingururentzat bazkaria.  
Gazteek prestatu dute 8. urteurrena ospatzeko bazkaria

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide