Sutea baino gehiago sustoa izan da Erribera kalean

Karkara.eus 2013ko azaroaren 22a

Tximinia piztu ondorengo sugarrak ikusi eta bildurtuta deitu die suhiltzaileei bizilagun batek. 18:15ak inguruan suhiltzaileen hiru kamioi handi eta ertzainen auto bat sartu dira herrira. Erribera kalean geratu dira guztiak, Ixarra kalearekin izkina e...

Tximinia piztu ondorengo sugarrak ikusi eta bildurtuta deitu die suhiltzaileei bizilagun batek

18:15ak inguruan suhiltzaileen hiru kamioi handi eta ertzainen auto bat sartu dira herrira. Erribera kalean geratu dira guztiak, Ixarra kalearekin izkina egiten duen etxebizitzara begira. Orioko Udaltzainek adierazi digutenez, susto hutsa izan da guztia: Hotza egiten duela-eta, etxeko tximinia piztu du bizilagun batek. Sugarrak tximinitik indarrez atera dira nonbait. Sua dela irudituta, larrialdietara deitu du beste bizilagun batek beldurtuta.

Behin suhiltzaileak etorrita tximinia ikuskatzera joan dira badaezpada ere, baina sustoan geratu da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide