Unanuek eta Larrañagak Gipuzkoako Dardo Txapelketan domina lortu dute

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 22a

Eskubian Ignacio Larrañaga Gipuzkoako Dardo Txapelketako finala jokatu aurretik Pasa den igandean Gipuzkoako Dardo Txapelketa jokatu zen Urnietako Oianume Sagardotegian eta lurraldeko dardo jokalari trebeenak bildu ziren bertan. Oriotarren artean bada dardotan jokatzeko zaletasuna eta Gipuzkoako Txapelketako podiumean izan ziren oriotarrak ere. Alde batetik, Ignacio Larrañagak Amateur mailan zilarrezko domina lortu zuen eta maila bikaina erakutsi zuen txapelketan zehar. Larrañagak azaldu zuenez  ez zuen zilarrezko domina eskuratzerik espero. "Azken asteetako entrenamenduek bere fruitua ematen dutela ikusteak aurrera jarraitzeko indarra ematen dit".  Bestalde, Joseba Unanuek Master mailako titulua bigarren aldiz jarraian irabazi zuen. Unanueri duela gutxi hil zitzaion aita eta hari eskeini zion titulua malko artean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide