TS Fundicioneseko langileek gaur eguerdian protesta egin dute Donostian, Kutxabanken egoitzaren aurrean. Gantzontzilotan eta kaskoekin egon dira ordu erdiz hotzari eta hezetasunari aurre eginez. Langileek esan dutenez, Kutxabank ere egoeraren erantzule da, hura baita fundizioaren hartzekodun nagusia, "TSko akziodunekin batera enpresaren egoeraren erruduna da". Bankuari eta erakunde publikoei enpresaren eta bertako lanpostuen alde egin dezatela eskatu diete.
Protestaldiaren
bideoa eskegi dute TSko langileek Facebook-eko euren kontuan.