Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Gurutze Pentsiodunen eta Jubilatuen Elkarteak Jubilatuen Astea antolatu du azaroaren 25etik abenduaren 1a bitartean. Asteko ekitaldiak, astelehenean hasiko dituzte, 17:00etan, bingo saio bereziarekin. Bukatu, berriz, abenduaren 1ean lagunarteko bazkariarekin, Arozena jatetxean. Bazkarirako izena emateko azkenengo eguna azaroaren 25a da, Gurutze elkarteko bazkide direnek 30 euro ordaindu beharko dute eta gainontzekoek 34 euro.
Jubilatuen Asteko egitaraua- Azaroak 25, astelehena: 17:00etan, Bingo saioa sari bereziekin.
- Azaroak 26, asteartea: 17:00etan, mus eta punttu txapelketak. Izena lehiaketa hasi baino ordu erdi lehenago eman behar da eta bikoteko 10 euro ordaindu behar da parte hartzeko.
- Azaroak 27, asteazkena: 17:00etan, Pentsioen gaineko legediaren inguruko hitzaldi edo batzar informatiboa.
- Azaroak 28, osteguna: 17:00etan, Seiko urreko eta eskoba txapelketak. Izena lehiaketa hasi baino ordu erdi lehenago eman behar da eta bikoteko 10 euro ordaindu behar da parte hartzeko.
- Azaroak 29, ostirala: 18:00etan, tortilla lehiaketa, Gurutze elkartean. Tortilla prestatzeko behar dena antolatzaileek emango dute. Lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea ostegunean bukatuko da.
- Abenduak 1, igandea: 12:00etan, meza hilberriak direnen alde. Ondoren, lagunarteko bazkaria Arozena jatetxean.