Mikel Aiertza 'Kontikan' saioa eskaintzen
Sanz Enea liburutegiak bi hitzordu berezi prestatu ditu datorren asterako. Batetik, asteazkenean Bertol Arrietaren
Alter Ero liburuaren inguruko solasaldia izango da, 18:30etik aurrera. Idazlea bera bertan izango da, herritarrekin solasteko. Bertan parte hartu nahi dutenek liburutegian eskuragarri dituzte liburuaren zenbait ale.
Hurrengo egunean, hilaren 28an Mikel Aiertzak Kontikan saioa eskainiko du. 6-8 urte bitarteko haurrei ipuin antzeztua eskainiko die zarauztarrak, 18:00etatik aurrera. Ipuin horrek erregina izan nahi ez duen printseza baten istorioa kontatezen du. Horrek bere desioa betetzeko Kontikan mendian bizi den dragoi erraldoiaren laguntza izango du. Saio horren bitartez haurrei zoriontsu izatearen garrantzia transmititzea da helburua.