'Moartea domnului Lazarescu' filmeko irudi bat.
Abenduaren 1ean, datorren igandean izango da Errumaniako Eguna. Hori dela eta, Zarauzko Udalak herritarrak elkar ezagutzen laguntzeko programa antolatu du. "Azkeneko urteetan munduko bazter askotatik etorritako bizilagun berriak iritsi dira gure herrira", nabarmendu dute erakundetik: "Aniztasun honek aberastasuna eta onura ekarri dizkio Zarautzi". Egun 125 inguru dira Errumanian jaiotako zarauztarrak. Horiek harremantzeko herrialde horretako film bat emango dute eta hainbat liburu jarriko dituzte eskuragarri. Gaur eskainiko dute, hain zuzen,
Moartea domnului Lazarescu filma Modelo aretoan, 20:00etatik aurrera. Sarrera doan izango da. Proiekzio horrekin errumaniar-zarauztarrek euren hizkuntzan eskainitako ekintza kultural batez gozatzeko aukera izango dute. Eta aldi berean, gainontzeko herritarrek kultura hori sakonago ezagutu ahalko dute.
Bestalde, Errumaniari buruzko lanak izango dira herritarren eskura Sanz Enea Udal liburutegian, heldu zein haurrentzat. Batzuk elebitan—gaztelania eta errumaniera— egongo dira, eta beste batzuk horietako hizkuntza bakarrean.