Euskadiko goma gaineko soka tira txapelketako finala jokatuko da larunbat honetan Aiako frontoian, azaroaren 23an, larunbatarekin, arratsaldeko 17:00etan hasita.
Ñapurrak A, Sokarri B, Ibarra A, Baigorri, Abadiño eta Ibarra C izango dira lau lauen kontra goma gainean tiraka. Gehienez 320 kilo pisatu beharko ditu gehienez talde bakoitzak.
Urte batzuk badaramatza modalitate honetako lehiaketak, nahiz eta askorentzat oraindik berria izan daitekeen sokatiran laukotetako lehia ikustea.
Proba mota hau ikusteko aukera ona dute beraz herri-kirol zaleek, larunbat honetan, Aiako pilotalekuan.