Hamar herritarrek hartu dute parte Harrera ikastaroan, Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 22a

Harrera ikastaroan parte hartu duten herritarrak, Juan Luis Illarramendi alkatearekin eta Immigrazio zinegotzi eta teknikariarekin, Ane Eizmendi eta Julen Arangurenekin, hurrenez hurren. Bizilagun berriak herrian integratzeko Harrera ikastaroa antolatu du aurten ere Zarauzko Udalak. Etorri berrien egokitzapena «errazteko» helburuarekin abiatu zuten urriaren 23an ikastaro trinko hori, eta orohar balorazio "positiboa" egin dute alde guztiek, parte-hartzaileek, irakasleek eta udal ordezkariek. Guztira hamar lagunek hartu dute parte Harrera ikastaroan, eta besteak beste,  errolda, euskara, sindikatuak, Lanbide edo parekidetasuna jorratu dituzte askotariko alorretako adituekin batera. Ikastaroa amaituta, udaletxean bertan jaso dituzte ikasleek ikastaroa egin dutela zihurtatzen duten diplomak, Juan Luis Illarramendi alkatearen eskutik. Arrakasta ikusita, Zarauzko Udaleko Inmigrazio sailak datorren urtera begira ikastaro hauek errepikatzeko intentzioa du, beti ere hobetzen jarraitzeko asmoarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide