Zumaiako Gazte Asanbladaren 8. urteurrena ospatuko dute larunbat honetan

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 22a

Zugako kideak, artxiboko irudian, egitasmo bat aurkezten Larunbatean  Zumaiako Gazte Asanbladak zortzigarren urteurrena ospatuko du eta egun osoko egitaraua antolatu dute herria eta Gaztetxea koloreztatzeko. Urteurrena ospatzeko antolatu duten ekimenetako bat bazkaria izango da eta antolatzaileek jakinarazi dute aldez aurretik erosi behar direla txartelak Metro, Nikol edo Leize tabernetan. Egitaraua
  • 11:30ean. Gazteen arteko Olinpiadak hasiko dira.
  • 14:30ean. Bazkaria izango da.
  • Jarraian. Kantu herrikoiak.
  • Ondoren. Kale-jira egingo dute herrian zehar.
  • 22:30ean. Kontzertuak izango dira.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide