Alderdi komertziala lantzeko ikastaroa antolatu dute

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 22a

Krisi ekonomikoari aurre egiteko bidea enpresariak formatzea dela uste du Urola Kostako Udal Elkarteak, eta 2013an formazio plana martxan izan du. Urtea bukatu aurretik bi ikastaro antolatu ditu makomunitateak lan komertzialaren eta irudi korporatiboaren esparruan. Ikastaroak metal-mekanika, elikadura eta egur-altzari sektoreei lotutako enpresa txikiei eta ertainei zuzenduko dizkiete. Udal Elkarteak jakinarazi du arlo komertziala lantzen hasteko edo hobetzeko balioko dutela. «Ikastaroak dinamikoak izango dira, eta adibide praktikoak landuko dituzte». Lehen ikastaroak Zure enpresaren irudia hobetu, ohiko jokaera txikien bitartez gaia izango du ardatz eta azaroaren 27an eta 29an egingo da, 12:00etatik 14:00etara, udal elkartearen egoitzan. Enpresaren irudia hobetzeko jokaera eta ohiturak martxan jartzeko oinarrizko ikastaroa izango da, eta profesionaltasuna indartzeko argibideak emango dituzte. «Egungo bezeoekin eta bezero potentzialekin telefonoz, posta elektronikoz eta bisiten biden kantzen den komunikazioan oinarritzen da ikastaroa», zehaztu dute udal elkartetik. Bigarren ikastaroak Bezero berrien bilaketa sistematikoa gaia jorratuko du, eta enpresa bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta bezero berriak aurkitzeko metodologia erakutsiko da bertan. Abenduaren 3an eta 5ean izango da ikastaroa, 14:00etatik 14:00etara, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ikastaroetan parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena, udal elkartean bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide