45 lagunek eman dute izena igandeko txakur krosean lehiatzeko

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko azaroaren 22a

Igandean 11:00etatik aurrera Orioko I. Txakur Krosa jokatuko dute Orioko hondartza eta Kukuarri tontorra bitartean. Zortzi kilometro izango ditu probak eta Euskadiko Ligarako proba puntuagarria izango da. Gainera, lasterketan biltzen dirua bazterkeria egoeran dauden txakurrei laguntzeko erabiliko du Txikas de Etxauri Elkarteak. Dagoeneko 45 parte-hartzailek eman dute izena Orioko I. Txakur Krosean, baina antolatzaileek gogorarazi dute igandeko 10:30ak arte izango dutela herritarrek lasterketan izena emateko aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide