Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ertxin eta besteak libre, epaiketa politikorik ez lelo hartuta, bihar 19:00etan giza katea egitera deitu ditu herritarrak. Bihar arratsaldean zehar danbolinean gaztainak erreko dituzte, eta Libre dinamikaren kamisetak salgai
jarriko dituzte antolatzaileek herriko plazan. Antolatutako ekitaldietan eta giza katean parte hartzera deitu dituzte zestoarrak eta eskualdekoak.
Joan den hiletik Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen, egiten ari diren bi makroepaiketak salatzeko, eta auzipetuta daudenei elkartasuna eta babesa adierazteko egitasmoa da biharko Zestoako Libre dinamikak antolatu duena. 35/02 sumarioan edo Herriko tabernen auzia-n dago Mikel Arregi Ertxin auzipetuta, beste 34 lagunekin batera. Horrez gain, 26/11 sumarioei dagokion auzian 36 gazte ari dira Madrilen.
Atzo herriko tabernen auziko epaiketako beste zaio bat izan zen Espainiako Auzitegi Nazionalean,atzokoan defentsaren lekukoek deklaratu zuten.