Sorginkeriak eta gerrak jorratuko dituzte bandak eta Sahatsak

Ane Olaizola 2013ko azaroaren 21a

Bi urtean behin Azkoitiko Udal Musika Bandak eta Sahatsa dantza taldeak ikuskizun bat prestatzen dute sanandresetarako. Aurten, denboran atzera egin eta euskal gizartearen antzinako ohiturak eta gerrateak taularatuko dituzte, Kondairaren oihartzunak emanaldian. Akelarreak eta gerrak Sorginen istorioak eta akelarreetako ospakizunak plazaratuko dituzte dantzaren eta musikaren bidez, eta bardoekin, Euskal Herriko inbasioekin eta baskoien gerrekin osatuko dute saioa. Antolatzaileek adierazi dutenez, Errenazimendu garaira egingo dute salto ikuskizunaren hasieran, ezpata dantza eta dantza herrikoien bitartez. Bigarren zatiak zezen eta makil jokoez osatutako festen ospakizuna izango du ardatz. Ikuskizuna aurrera emateko Pablo Sorozabal, Jesus Guridi, Manuel Turrillas, Johann Strauss, Sergei Prokofiev eta beste hainbat musikariren lanak taularatuko dituzte biharko egitasmoan. 18:00etan izango da ikuskizuna, Azkoitia Baztartxo antzokian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide