Basarritik Azken Portura ekitaldiaz gain, Basarriren omenezko beste hainbat ekitaldi ere izango da. Batetik, Sanz Eneak haren obren inguruko gida kaleratuko du datorren astean, eta liburutegian zein Kultura sailaren webgunearen bitartez eskuratu ahalko da. Asteazkenean, berriz, Eusko Ikaskuntzak eta Zarauzko Udalak antolatutako erakusketa zabalduko dute, kultur etxean. 12:00etan inauguratuko dute.
Euskaltzaindiak ere omenduko du, eta horretarako ostiralean Zarautzen egingo du osoko bilkura, 10:00etan. 12:00etan, berriz, ekitaldi berezia izango da, udaletxean.