Azpeitiko Itsasi Euskal Kultur Taldeak, urtero egin ohi duen bezala, taldearen eguna ospatuko du larunbatean , azaroaren 23an. 11:30ean, parrokian izango den mezarekin hasiko dute dantza taldearen eguna. Meza bukatu ondoren, taldeko dantzari txikien txanda izango da, Frontoi Txikian dantzen ikuskizuna eskainiko dute. Dantza emanaldia bukatutakoan, taldeko kideak eta kide izandakoak Hotel Loiolan elkartuko dira bazkaltzeko.