Loteriaren egunean, abenduaren 22an, goizeko 11:00etan hasita, Orioko itsasadarraren bueltan lasterka aritzeko aukera izango da aurtengo Orioko Herri Lasterketa dela-eta.
Hirugarren edizioa du lasterketak, eta aurten ere 7 eta 14 kilometroko ibilbide bana izango dira aukeran. Laburra itzuli bakarrekoa izango da eta luzeak bi itzuli emango dizkio azpian ikusi daitekeen ibilbideari.

Izena emateko epea zabalik dago kirolprobak.com atarian. Hemen eman daiteke 7 kilometroko probarako izena eta hemen 14 kilometroko lasterketarakoa. Gehienez 350 korrikalari onartuko dituzte proban eta sarean izena emateko azken eguna abenduaren 19a izango da.