Zarauzko Udalak TAOri buruzko prozesu parte-hartzailea jarri du martxan, sistema hobetu ahal izateko herritarren iritziak eta proposamenak jasotze aldera. Horretarako hainbat bilera egingo du auzoz auzo, herritar ororen ekarpenak biltzea helburu. Bilerez gain, beste lehio bat ere zabaldu du horretarako: internet. Bilkuretara bertaratu ezin dutenek
zarautz.org webgunearen bidez azaldu ahalko ditu proposamenak. Ezkerreko menuan
Udaltzaingoa sailean klikatu eta agertzen diren aukeren artean
TAO zerbitzua hautatu beharko da horretarako. Behin bertan, galdetegi bat erantzun beharko da. Udalak proposatu dituen hobekuntzak baloratu ahalko dira, besteak beste.
Parte hartze prozesu hau ez da udalak TAOren aferan egiten duen lehena. 2012. urteko uda eta udazkenean ere herritarren parte hartzea bultzatu zen. Bilera haietan, herritarrekin berriro ere bildu eta euren iritziak jasotzeko konpromisoa hartu zuen erakundeak, eta hala ari da egiten pasa den astetik.
Datozen bileren egutegia:
- Azaroak 28, osteguna. Vista Alegreko herritarrekin bilera auzoko elkartean, 19:00etan.
- Abenduak 4, asteazkena. Aritzbatalde, Zelai Ondo, Mitxelena eta Itxasmendiko herritarrekin bilera udal kiroldegian, 19:00etan.
- Abenduak 9, astelehena. Bigarren zonaldeko (trenbidetik hondartzarainoko gunea) herritarrekin bilera Iñurritzako lokalean, 19:00etan.
- Abenduak 11, asteazkena. Alde Zaharra, Salbide, Azken Portu Goia eta Azken Portuko herritarrekin bilera Azken Portuko Kristau Biltokian, 19:00etan.