Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
AIZARNAZABALAzaroak 24, igandea.
- 17:30ean, Solo mia filma, Lauburugunean.
Azaroak 25, astelehena.
- 19:30ean, udaletxe aurrean, elkarretaratzea.
AZKOITIAAzaroak 22, ostirala.
- 20:00etan, La estrella filma, Baztartxon. Azkoitiko Emakumeen Mahaiak antolatuta.
Azaroaren 22tik abenduaren 13 ra. Gazteentzako autodefentsa feminista tailerrak, Azkoitiko Emakumeen Mahaiak Kale Heziketa programa eta Gazteria Sailarekin elkarlanean. 45 gazte inguru ari dira parte hartzen.
Azaroak 25, astelehena.
- 19:00etan, elkarretaratzea, herriko plazan.
Abenduak 13 eta 20. Emakumeentzako autodefentsa tailerra. Zortzi orduko tailerra da, doan, 15:00etatik 21:00etara. Izena abenduak 11rako eman behar da, Udaleko Gizarte Zerbitzuetan (943-85 71 74) edo gizar@azkoitia.net helbidean.
AZPEITIAAzaroak 22 eta 23.Bellas a lo bestia tailerra. Bihar 18:00etatik 20:00etara eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara, Emakumeen Txokoan. Gaztelaniaz. Izena, 943-157055 telefonoan edota emakumetxokoa@azpeitia.net helbidean eman behar da.
Azaroak 25, astelehena.
- 19:30ean, elkarretaratzea, herriko plazan. Azpeitiko Bilgune Feministak deituta. Beldurrak gurekin jai, ekin autodefentsa feministari lelo hartuta.
- 21:00etan, Emakumeen Txokoan. Zine Kluba, Fimazpitek, emakumeen film laburren bilduma.
ERREZILAzaroak 22, ostirala.
- 15:00etan, Borondegin. Saiaz Gizarte Zerbitzuetako Udal Elkarteak antolatuta, kafe tertulia. Gaia: Gizon eta emakumearen berdintasunaren inguruan, zer irabazi eta zer galdu dugu. Olatz Berasategi psikologoak gidatuta.
ZARAUTZAzaroak 21, osteguna.
- 18:00, Gaztelekuan. Genero indarkeria nerabeetan tailerra, Mila Amurrio soziologian doktore eta EHUko irakaslea eta Aitziber Estonba herriko Sexu Aholkularitzako sexologoarekin.
- 19:00. La estrella filma, Modelon. Gero, solasaldia Belen Carmona pelikularen gidoilariarekin. Sarrera hiru euro.
Azaroak 23, larunbata.
- 10:00-14:00 eta 15:30-19:30. Autodefentsa ikastaroa Maitena Monroy fisioterapeuta eta genero indarkeria eta autodefentsan adituarekin. Etxezabalako lehen solairuko aretoan. Izen- ematea hamar euro da.
- 22:00. Musika gau feminista Putzuzulo gaztetxean. La Furia raperoa, Sabur eta Korta y Pega disko jartzaileak.
Azaroak 24, igandea.
- 19:00. Como como coco me descoco antzezlana Modelon, Quemadura Teatro taldeakin. Sarrera hiru euro da.
Azaroak 25, astelehena.
- 19:00. Lege Zaharren Enparantzan, elkarretaratzea.