Juan Luis Mendizabal
Mendi-ren erakusketa ikusgai dago Merkatu Plazan. Osagarri gisa, margolariak astelehenero hamar urtez Salbatore Mitxelenako haurrekin pintatutako lanak ere jarri dituzte. Hori eskertzeko, ostiralean ikastolako neska-mutilak haren omenezko abestia kantatutako dute bertan, Josu Txapartegi
Txapas irakasle ohiaren eta Porrotx pailazoaren laguntzarekin. Saio 18:00etan izango da eta herritarrak bertaratzera gonbidatu dituzte, batez ere, ikastolako LH 4.mailako gazteak, eurak izan baitziren Mendirekin elkarlanean jardun zuten azken promozioa.