Laguntzak emango dituzte enpresa berriak sortu eta ideiak sustatzeko

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2013ko azaroaren 19a

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak diru-laguntzak emango ditu enpresa ideiak landu eta enpresa berriak martxan jarri nahi dituztenentzat. Zehazki, 3.000 euroko diru partida gorde du horretarako, 1.500 enpresa berriak martxan jartzeko eta beste hainbeste enpresa ideia berriak sustatzeko. Urola Kostako Udal Elkartearen bidez eskatu beharko dituzte eskualdeko sustatzaileek laguntza horiek, hilaren 25eko 10:00ak baino lehen. Horretarako elkarteko enpresa sustapeneko zerbitzura (Urdaneta Bidea, 6) jo beharko da, 943-890808 telefono zenbakira deitu edota enpresasustapena2@urolakosta.org  helbidera idatzi. Ezarritako irizpideen arabera, aurkeztutako proiektuen balorazioa azaroaren 25etik 27ra egingo dute eta azken egun horretan hautatuko dituzte enpresa ekimenen zein enpresa ideia berrien inguruko programetan parte hartu duten sustatzaileak. Enpresa berriak sortzeko interesa duten sustatzaileen profilak eta ezagutzak, horiek aurkeztutako proiektuen bideragarritasun planak, horiek eskualdearentzat onuragarriak diren ala ez, lanpostuak sortzen dituen baloratuko dute besteak beste. Ideia berrien kasuan, ekintzailetza ere hartuko dute kontuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide