Hainbat ekitaldi antolatu dute eskualdean, gaurtik hasita (Leire Ventas/Hitza)
Azaroaren 22a da Santa Xexili eguna, eta urtero bezala, eskualdeko musikariek ospakizunez beteko dute eguna. Dena dela, herri batzuetan lehenago hasiko dituzte jai giroko ekitaldiak. Hemen egitarau guztiak, herriz herri.
AZKOITIA
Azaroak 20, asteazkena.
- 17:30ean, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleak kalera atera, eta Musikalean ekimenaren baitan kontzertuak eskainiko dituzte, Xabier Munibe Parkean.
Azaroak 28, ostirala.
- 19:00etan, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleen emanaldia, Baztartxo antzokian. Sei eta hamabi urte bitarteko dantzariek hartuko dute parte, eta txistulariak, trikitilariak, gitarra taldea, abesbatza edota orkestra ere izango dira taula gainean.
AZPEITIA
Azaroak 21, osteguna.
- 19:30ean, Soreasun, Juan Antxieta Musika Eskolaren jaialdia. Diplomak ere banatuko dituzte maila bat lortu duten ikasleen artean.
Azaroak 22, ostirala.
- 19:30ean, Soreasu,
Zu ere On Kixote? ikusentzunezkoa, Imuntzo eta Beloki trikitilariekin, Agerre Teatroko kideekin. Herriko talde handi batek ere parte hartuko du, 70 lagun inguruk. Sarrera: helduena 5 euro, eta haurrena 3 euro.
Azaroak 23, larunbata.
- 18:00etan, Azpeitiko Udal Musika Bandaren kalejira.
- 19:00etan, Soreasu antzokian, kontzertua.
Manolete pasodoblea, klasikoak,
Espartacus baleteko pieza batzuekin, Borja Izagirrek saxofoiarekin hiru zati dituen obra bat joko du eta bukatzeko pieza modernoagoak joko dituzte. «Kontzertua nahiko zaila da, eta azken ukituak emateko lanean ari gara», esan du Unai Frantzesena Azpeitiko Musika Bandaren zuzendariak.
GETARIA
Azaroak 21, osteguna.
- 17:30ean, kalejira, txistulari, trikitilari, pandero-jotzaile eta musika eskolako ikasleekin.
- Jarraian, emanaldia eta txokolate-jana, plazan.
Azaroak 22, ostirala.
- 19:30ean, Musika Bandaren kalejira.
Azaroak 24, igandea.
- 11:00etan, meza nagusia, Getariako abesbatzarekin.
- 12:30ean, Getariako abesbatzaren kontzertua, Salbatore Deunaren parrokian. Zuzendaria: Jazinto Isasti.
Abenduak 1, igandea.
- 09:00etan, goiz eresia, Gazte Alaiak txistulariekin.
- 12:30ean, Gazte Alaiak txistulari taldearen kontzertua, elizan.
ZESTOA
Azaroak 21, osteguna.
- 18:00etan, kultur etxean. Ertxiña Musika Eskolaren entzunaldia. Ondoren, R. Sarriegiren heriotzaren 100. urtemuga gogoratuz, Gipuzkoako beste musika eskoletan bezala, Zestoakoak ere kalejira egingo du danborrak joz.
Azaroak 22, ostirala.
- Iluntzean, Idiakaitz Txistulari Taldearen kalejira.
Azaroak 23, larunbata.
- 20:00etan, Zestoako Musika Bandaren kontzertua, udaletxeko arkupetan.
Azaroak 24, igandea. Parrokiko Abesbatzaren saioa eta Esteban Elizondo organo-jotzailearen emanaldia. Meza aurretik, 11:45ean, sarrera gisa, Aita Donostiaren lan bat interpretatuko du. Elizkizunean zehar, Eduardo Torres eta Jesus Guridiren piezak joko ditu. Azkenik, meza amaitu eta berehala, Guridiren eta Tomas Garbizuren pieza bana joko du.
ZARAUTZ
Azaroak 22, ostirala.
- 19:00etan, Schola Cantorum abesbatzaren emanaldia, parrokian.
- 19:30ean, Zarauzko abesbatzak eta herriko txistulari eta abeslariak herrian zehar ibiliko dira, Musika plazatik hasita.
ZUMAIA
Azaroak 20, gaur.
- 18:30ean, eskusoinu kontzertua, Amaia Zubimendirekin, Aita Mari aretoan.
Azaroak 21, osteguna.
- 19:00etan, Maria eta Jose aretoan Musika Eskolaren jaialdia.
- 20:30ean, Txistulari Bandaren kalejira.
Azaroak 22, ostirala.
- 20:00etan, Beheko Plaza abesbatzaren kontzertua,
Oxford aretoan.
Azaroak 30, larunbata.
- 20:30ean, Musika Banda eta San Pedro abesbatzaren
Suite disko berriaren aurkezpena, parrokian.